Zerbitzuak
Aholkularitza eta orientazioa
Zuk edo zure seme-alabak AGNH daukazuela susmatzen baduzu,
hitzordua eskatu eta AGNHn aditua den psikologo batek azalduko dizkizu diagnostiko bat egiteko eman beharreko pausoak.
Orientaziorako hasierako hitzordua doan izan dezakezu.
Halaber, bazkideei interesatu ahal zaizkien gaien berri ematen diegu:
eskola-bekak, ikasgelako egokitzapenak, unibertsitaterako sarbide probak, hizkuntzak, etab., mendekotasun eta ezgaitasun eskaerak.
TDAH prestakuntza
AHIDAk AGNH prestakuntza eskaintzen die hala eskatzen duten taldeei: Ikastetxeei, AMPASei, Irakaskuntza eta Psikologiako ikasleei, edo hala eskatzen duen beste edozein talderi.
2 orduko hitzaldia eskaintzen dugu, guztiz doakoa, eta kostua duten beste Prestakuntza pertsonalizatu batzuk ere eskaintzen ditugu.
Multidiagnostikoa
AHIDAn uste dugu diagnostiko onena diziplina anitzeko talde batek egiten duena dela. AHIDAk AGNHn adituak diren profesional talde bat du haur zein helduei diagnostikatzeko.
Helduen diagnostikoetan, Psikiatra eta Psikologo batek hartzen dute parte, eta haurren diagnostikoetan, Pedagogo batek ere parte hartzen du. Denak AGNHn adituak dira.
Eskola laguntza
AHIDAn batez ere Magisteritza eta Psikologiako ikasleek osatutako lan poltsa dugu, eta AGNH-ren inguruko prestakuntza ematen diegu.
Irakasle partikular bat behar duten kideek zerbitzu hau eska dezakete eta haiekin harremanetan jarriko gara, haien beharretara hobekien egokitzen den irakaslea aukeratu ondoren.
Horrela, etorkizuneko hezkuntzako profesional kopuru handi batek esperientzia eta tresna nahikoak izan ditzaten lortu nahi dugu, AGNHk eskolan sortzen dituen zailtasunak kudeatzeko.
Lanbide orientazioa
Lan arloan, Randstad Fundazioarekin eta The Good Ridersekin ditugun hitzarmenen bidez lagun diezaiekegu gure bazkideei.
Enpresa horiek gure bazkideei laguntzen diete, ezgaitasuna izan edo ez, curriculuma egiten, prestakuntza osagarriari buruzko orientazioa ematen eta lana bilatzen.