top of page

Ahida "Partida bat" programan (Bilbao Basket Fundazioa)



Bilbao Basket Fundazioak, Partida bat programaren bitartez, bere 25. urteurrena aprobetxatuz, AHIDA gonbidatu zuen pasa den larunbatean, urtarrilaren 27an, Zaragozaren aurka jokatu zuen partidaz gozatzera eta, horrela, bere lana zabaltzera, Bilbao Arena estadioan.


Partida bizia izan zen eta bihotzekoak emateko moduko amaierarekin. AHIDAko zuzendaritza batzordeak eta zenbait boluntariok taldeko argazki bat egin ahal izan zuten ALEX RENFROErekin (12. zk.) kantxan, partida amaitzean.


Bilbao Basket jaun eta jabe izan zen partida osoan zehar, baina azken segundoetan Zaragoza berdintzeko zorian egon zen eta bertaratutakoek izugarri gozatu zuten.


Horrelako ekitaldiei esker, elkarteak ikusgarritasuna ematen dio ADHNri eta gero eta pertsona gehiagok dauka AHIDA erreferente gisa Bizkaian, ADHNarekin bateragarriak diren sintoma batzuk detektatzen dituztenean edo beraiei edo beren seme-alabei trastornoa diagnostikatzen dietenean nondik hasi edo nora jo ez dakiten pertsona eta familia guztiei lagundu ahal izateko, eta, ondoren, AHIDAko bazkide egitea erabakitzen duten pertsona guztientzat eskaintzen dituen hitzaldi, tailer eta zerbitzu guztien bidez.


Horrela hasi da ekitaldiz eta sorpresaz betetako urtea...


Jakinaren gainean egon gure web orrian eta sare sozialetan.


Comentários


bottom of page