Joan den irailaren 26an, Saioa Martinek, AHIDAko psikologo kolaboratzaileak, Deustuko Unibertsitatean hitzaldi bat emateko aukera izan zuen. Solasaldian, Zer da AGHA? gaiari buruz hitz egin zen, eta nahasmendu horren inguruko mito ohikoenetako batzuk gezurtatzea izan genuen helburu.
Hitzaldia dinamikoa eta aberasgarria izan zen. AGHA ikusarazteaz gain, Elkartearen eta unibertsitatearen arteko harremana estutu nahi genuen. Gure ustez, unibertsitatea funtsezko ingurunea da esku hartzeko, bertan prestatzen baitira etorkizuneko profesionalak, AGHAri buruzko ezagutzak emanez.
Commentaires