AHIDAk (Bizkaian ADHNa duten pertsonen elkartea) elkartearen 25. urteurrenarekin bat egingo duen Euskadiko ADHNaren V. jardunaldi teknikoa aurkeztu nahi dizue.
Martxoaren 8an eta 9an egingo da Deustuko Unibertsitatean eta Bizkaia Aretoan, 16etatik 20etara eta 9etatik 14etara, hurrenez hurren.
“Bizitza heldurako trantsizioa ADHNa duten pertsonentzat” izenburupean ADHNan espezializatutako 4 profesional handik honako hitzaldi hauek emango dituzte:
“ADHN: Eskolatik enpresara” - José Ramón Gamo, entzumena eta hizkuntza, haurren neuropsikologia eta garapenean aditua. Aurkezpena ikusi
“ADHNagatik trataturiko pertsonen bilakaera: 20 urteko jarraipena”. José Manuel L. Bragado, haur eta gazteen psikiatra. Aurkezpena ikusi
“ADHN eta diruaren kudeaketa. Independentzia ekonomikorantz”. Gregorio Montero, psikiatra. Aurkezpena ikusi
“Trantsizioa familia-bizitzatik bizitza independentera”. Jesus Bernal, familia-terapeuta. Aurkezpena ikusi
Azkenik, “Nire bizitza ADHNarekin” izenburupean, adimen emozionalean eta ADHNan aditua den Yolanda Charte pisikologoak, ADHNarekin bizitzea zer den erakutsiko du, trastorno hori diagnostikatua duten hainbat pertsona elkarrrizketatzearen bidez. Aurkezpena ikusi
PREZIOAK
Izen-emateak AHIDAren formularioaren bitartez egingo dira, honako prezio hauekin:
Otsailaren 29ra arte:
Gradu, master edo doktoretzako ikasleak: Doan
Espainiako ADHN elkarteetako bazkideak: 10 €
Profesionalak eta jendea, oro har: 25 €
Martxoaren 1etik 5era bitartean: 35 €, bakoitzari dagokion kolektiboa gorabehera.
INSKRIPZIOA ETA ORDAINKETA
Mesedez, bete formulario bat jardunaldi teknikoan parte hartzen duen pertsona bakoitzeko.
Inskripzioa ez da berretsiko harik eta arestian adierazitako zenbatekoa kontu-zenbaki honetan ordaindu arte. Ordainketaren kontzeptuan, jarri ezazu izena eman duenaren izen-abizena.
KONTUA: ES9020950093609101628359
Titular: Ahida asociación de personas con TDAH de Bizkaia
Ez da itzulketarik egingo.
Comments