Urtero bezala, maiatzaren 4an, urteko biltzarra egin zen AHIDA egoitzan, eta AHIDAko zuzendaritza batzordeak eta bertako kide askok parte hartu zuten.
Bertaratutakoen zerrenda pasata, eta guztiei boto ordezkaritzaren berri eman eta gero, aurreko urteko biltzarreko akta onetsi zen. Gainera, bertaratutakoei 2023ko memoria zein zen jakinarazi zitzaien, bai eta 2023an zuzendaritzako taldeak eta boluntarioek zer ekintza egin dituzten ere. Era berean, azken urtean elkartean kideen kopurua handitu dela esan zitzaien.
2023ko urteko kontuak onetsi ziren, baita 2024ko aurrekontua ere, zeinaren helburuak aurretik bertaratutakoei jakinarazi baitzitzaizkien. Biak aho betez onetsi ziren. Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko aurreikusita zeuden jardueren berri eman zen, batzuk dagoeneko eginak eta beste batzuk egiteke, eta, azkenik, bertaratuek proposamen oso interesgarriak partekatu zituzten, ahal den neurrian gauzatu ahal izateko.
Ilusioz jarraitzen dugu lanean gure kideen eta ADHN duten pertsonen bizitza hobetzeko; horretarako informazioa hedatu eta gizartea kontzientziatzen dugu, bai eta gure ustez haientzat erabilgarriak diren jarduerak eta zerbitzuak gure kideen zerbitzura jarri ere.
Comments